Zilar Jasangarria

Bitxi hauek egiteko erabili den zilarra ez da zuzenean mina batetik ustiatu. Birziklatze prozesu baten ondorioz, zenbait industria-produktutatik berreskuratua izan da.

 

Prozesu elektrolitikoen bidez, erradiografia paperetako eta argazki analogikoetako nahiz pelikula zinematografietako filmetan dagoen zilarra berreskuratu da.

Ez dago edertasunik explotazioan

Bitxi bat opari bat da, talismana, sakon-sakonetik sortua izan den altxor bat.

 

Argi dago gizakiak egiten duen edozein jarduerak beti izango dituela ondorioak. Bitxiak eskuz edo produkzio ziklo mugatuetan egiten badira ere, haren ezaugarriek eta erabilitako lehengaiek meatzaritzarekin lotura zuzena duen jarduera bihurtzen dute, planetako industria kaltegarrienetako bat.

 

Bitxien industriak beste sektore batzuek baino eragin negatiboagoa izateko gai da. Eragin horrek ingurumenean eta gizarte baldintzetan du eragina zuzenean.

Meatzaritzari buruz kontatu ez digutena

Meatzaritza, bitxien sektorearekin lotura zuzena duena, industria suntsitzaile, kutsatzaile eta krudela da. Jarduera honek ingurumenean eta gizarte baldintzetan eragiten du zuzen-zuzenean.

 

Bitxien munduan gehien erabiltzen diren metal nobleak urrea eta zilarra dira. Metal hauek industrialki ustiatzeko haitzen zuzeneko indusketa edo lehergaien bidez eginiko meategiak erabiltzen diraa. Lehenik, noski, haitz hauek metalik baduten egiaztatzeko azterketa geologikoak egiten dira eta ondoren hasten dira ustiatze-lanak.

 

Horrek eragin handia du meatze-ustiapenak ezartzen diren gune eta eskualdeetan, lur kopuru handiak deuseztatzen eta kutsatzen baitira. Ibaien ibilbideak aldarazten dira eta nekazaritza jarduerak murriztu. Komunitate indigenen garapenean ere eragina du, eta beraien bizilekuak uztera behartuak izaten dira, apurka-apurka kultura eta populazio autoktonoen desagerpena bultzatuz.

 

Gainera, metalaren ustiapenak lurra eta ura kutsatzeko arrisku handia dakar. Izan ere, azidoak eta zianuroak erabiltzea ohikoa baita urrea edo zilarra beste mineraletatik bereizteko.

Gure aukera da

Gure erantzukizuna da bitxiak erosten dituztenei guzti honen berri ematea eta bitxiak erosterakoan galdera egokiak egiten laguntzea. Esnatze kolektibo honek irtenbide ekologiko eta etikoen beharraz gero eta gehiago hitz egitera bultzatu behar gaitu.

Harpidetu zaitez newsletter-era<