Istorioez eginak gaudela diote. Gugan bizi diren iraganeko zatitxo txikiz eginak gaude. Beraiekin bizi gara eta soinean daramatzagu.
Agara Agirreren bilduma bakoitza istorio horien zati bat da. Bere istorio propioak dira, baina era berean gure identitatea eraikitzen duten istorio kolektiboak ere badira. Bitxi bakoitzak esperientzia eta emozio horiek jaso nahi ditu: istorio pertsonalak eta unibertsalak direnak aldi berean.
Bilduma bakoitza bere baitan soilik ulertzen den mundu txiki bat da. Mundu horren esentzia topatu asmoz, bilduma batetik bestera, bitxien estetika eta materialak aldatu egiten dira.
Banan bana mimo handiz sortutako piezak dira. Guri buruz ari diren bitxiak.
Bitxi bakoitza eskuz egina dago Agara Agirreren tailerrean. Tradiziozko teknikak erabiltzen dira mimo handiz pieza bakoitza sortzeko.
Gure planetarekin eta bertan bizi diren eta biziko direnekin konprometiturik gaude. Gure bitxien sortze-prozesua ahalik eta etikoena eta jasangarriena izan dadin lan egiten dugu.. Horregatik, gertuko hornitzaileekin lan egiten dugu eta ahalik eta material jasangarrienak erabiltzen ditugu.